XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mutriku. Miñ artuta.

Bere lanean ari zala anka ausi zuan lengo egun baten Arakistain'dar Josefa'k.

Ia azkar sendatzen zeran.

Igandean

Notintza ugari Deba'ra juan zan an egin ziran euskal jaiak ikustera ta bai pozik etorri ere gure eresbatza ere juatekua zan jai orrek bere eresaldi goxuarekin goratutzera.

Nola nai ere euskal eresiak jo bearko zituan ¿eta nola asmatu?.

Mutriku'n libreko piezarik ez, ta Deba'ra euskal jaien euskal eresi edo libreko piezak jotzera.

Naikua da ori emendik aurrera gutxienian iru eresaldi jotzeko.

Naikua da gaurko ta guazen bestera.

Arrantzaleak

Asturias aldetik etortzen asi dira beren egon aldi garratza eginda, nekez irabazitako txanponak laister iges egingo dute eskuartetik.

Lerro abek argitaratu ordurako emen izango dira.

Ongi etorri ta eman Jaunari eskerrak ain ederki gorde zaituztelako.

Nastu ta labur

Bere gaixo aldian obetuago arkitzen da Arreituandia'tar Irene, neskatilla gaztea; poztutzen gera.

- Atxeberri'ko etxeko andrea juan dan astean obiratu dute.

Bere etxekoari nere samin agurra ta irakurle otoi bere alde.

- Mendizabal'dar Prantzisko Ramon'ek badu aurtxo bat.

Ama ta aur jaio berria ondo arkitzen dira.

Zorionak.

Elizgaiak

Agustindarrak goratu dute eliz jai bikaiñ bikañarekin bere aita Agustin Donea.

Aginagalde'tar Manuel jaunak berak dakien eran egin zuan itzaldia, ta notintza ere naikua izan zan.

Gaugurtzaleak bere urteroko gurtasuna egin zuten egueldi txarra zalako ibildeuna eliz barruan egin zan.

Aranburu'ren alde

Aranburu'tar Mikel'en alde iriki zan arpidean bildu ziran iruregun ta ogeita amasei laurleko, ta biali dizkiogu bere jabeari.

Nere eskerrik beroenak guztiori ta goiko Jaunak bateko egun emango dizue.

Egun abetako berriketak

Egun abetan naikua itz egiten da izparringiak dirala ta ez dirala Euzkadi ezkutatu digu, El Dia, La Constancia ta abar ta abar.

Biba la libertad baña egin dionari mingaña moztu.

Kalbaixo jaixak

Urreratzen badatorkiguz kalbarixuak ere eta jaiak eratutzen asi dira.

Datorren astean onezas itz egingo degu.

Alkatea Madrid'a

Laister Españi'ko uri nagusian egingo da Euskaldun alkatearen batzar aundi bat emendik ere juango da ala erabaki dulako Udal batzarrak.

Ondo ibilli.

Itxus-Aurre.